Lekukotzak

Home / Antolatzaileak / Bezeroak / Lekukotzak


Hauxe diote gure bezeroek:


Mary Kay Cosmetics

Dagoeneko hainbat urte dira ekitaldiak antolatzeko enpresa gisa BEC enpresarekin harremanak dituguna. Urtero ospatzen ditugu han Espainiako Mary Kay Cosmetics eskualdeko jardunaldiak, zeinarentzat 18 urte daramatzagun lanean. BEC leku aparta iruditzen zaigu ekimen hau burutzeko, behar adina leku eskaintzen digulako eta bere instalazioak malguak direlako ekitaldi handien beharrei egokitzeko honek bezala xehetasun handia behar dutenean. Horrez gain, BECak profesionalen talde bikaina du beharrezkoa den guztia kudeatzeko eta, zalantzarik gabe, abantaila handia da hori ekitaldien antolatzaileentzat.

Brava Producciones
MARY KAY ENPRESAREN ESKUALDEKO JARDUNALDIEN antolatzailea

2015eko uztaileko BSH (BOSCH SIEMENS HOLDING) konbentzioa

Bezeroentzako ekitaldi bat antolatu genuen, 240 gonbidaturekin, Bilbao Exhibition Centrean 2015eko uztailean. BECeko langileak oso profesionalak zirela eta baldintzei egokitzeko erraztasun ikaragarria zutela ikusi genuen, prestatze-lanetan zein ekitaldian zehar. BECaren instalazioak bikain egokitu ziren gure beharren arabera eta BECeko langileak benetan atseginak izan ziren. Gainera, janaria eta zerbitzatzea bikainak izan ziren. Zalantzarik ez dugu, etorkizunean ere itzuliko gara.


e-team Veranstaltungsorganisation GmbH, Munich

BIBE, Bilbao International Bike Exhibition

erakusketak jaso du Estatuan emandako 2014ko kirol ekitaldi onenaren saria, Eventoplus sari ospetsuetan.  Zalantzarik gabe Bilbao Exhibition Centrean burutu izanak zerikusi handia izan du sarian. Instalazioak, zerbitzuak, kokapenak eta sarbideak eta, are garrantzitsuago direnak, azokaren atzean dauden profesionalen taldeak, erakusketa honen arrakastaren berme dira. Haren esperientzia eta aholkularitza funtsezkoak izan dira gure arrakastarako.

Ez nuke sekula pentsatuko horren erraza zenik BECen lan egitea. Atetik sartu orduko, haietako bat zarela sentiarazten dizute.  Zalantzarik gabe, itzuliko gara.

José Bonilla
BIBEren Zuzendari Orokorra

Kongresuen, pizgarrien eta konbentzioen industrian jomuga hautatzen duzu eta, gero, azpiegitura.

Oro har, beti dago arazoren bat, baita bi ere... Bilbora gatozenetik eta gure ekitaldiak hasieratik ongi irten zirenez gero, baldintza guztiak betetzen duela uste dut: Bilbo jomuga gisa eta BEC leku gisa. Bilbo Europako hiri dotoreenetako bat da.

Eric Preat
EASY FAIRS enpresaren Produktuen Garapeneko Presidenteordea

BEC leku ederra da ekitaldiak antolatzeko bere arkitektura garaikidearengatik eta bere instalazioen kalitate onarengatik.

Urte asko daramatzat "Eskulan Azoka" han ospatzen, eta oso atsegina da hango saltzaileekin eta teknikariekin lan egitea bertan lasaitasun osoz lan egiteko, oso profesionalak eta erreaktiboak baitira. Edonolako ekitaldiak antola daitezke hemen, azalera handia eskaintzen duelako. Gainera, bisitariak erraz sartzen dira instalazioetan, metroaren linea bat igarotzen baita Bilbao Exhibition Centretik.

 

Nathalie Marques
BECerekin batera Eskulanen erakusketaren antolatzailea

BEC leku zoragarria da hiri liluragarrian

Hainbat ekitaldi antolatu ditugu han eta beti gabiltza itzultzeko aitzakiaren baten bila. Langileak oso lagungarriak dira eta beti daude ekitaldia ongi atera dadin lanerako prest. Biziki gomendatuko nuke hara joatea'.

Jo Tyler
Ekitaldien Zuzendaria, Turret Media

Maná "Cama Incenciada" Tour Bira

Bilbo!!  A ze nolako gaua Bilbokoa!! Orain arte ezin izan dut idatzi! Euskal Herria beti izan da pasio ugariko leku oso beroa eta horrexegatik du Manák hain gogoko hara joatea, bikain jaten delako ere, jakina, Espainia osoan bezala, askotariko sukaldaritza aurki daitekeelako. Hainbat museora joan ginen eta hainbat jatetxetan jan genuen. Egia esan, Bilbo bisitatu ditugun herrietatik ederrenetariko bat da, zorionak euskaldun guztiei. Kontzertua, beti bezala, bizi-bizia!! BEC bete-beteta zegoen, kontzertuaren energia bezala!! Oso atsegina da kontzertuetan bolumena topera zuekin egotea!


Manáren bloga