Erakusketak



Bilbao Exhibition Centre erakusketa txikiak eta formatu handikoak hartzeko bereziki diseinatu den barrutia da.


Instalazioak osatzen dituzten lehenengo mailako sei pabiloiek 155.000 m2 garbi eskaintzen dituzte eta beste leku txikiago batzuekin konbinatzen dira, Luxua Aretoarekin, esaterako, zeinak zurezko akabera duen. Horregatik, BECen programazioan erakusketa oso espezializatuak elkartzen dira 2500 m2-ko gunean, besteak beste, Sinaval-Eurofishing edo Imagenenano, eta BIEMH-Makina-Erremintaren bi urtez behingo erakusketa, zeinaren ezaugarri fisiko bereziek, pisuari, lekuari eta barruti osoa betetzen dela eta lortzen den bolumenari dagokienez, primeran egokitzen den.

Horrez gain, BECen erakusketetan espezializatuta dagoen talde bat dugu erakusketen bere egutegi zabalean oinarrituta lanean etengabe diharduena (Ferroforma, Subcontratación, Expovacaciones…) eta beste erakusketa batzuekin batera ere lan egiten duena (Gastech, EFEF, BIBE, Maintenance, Pumps&Valves…), eta horrek ematen digu zure aliatu eta kide onena izateko gaitasuna garatu nahi duzun edozein proiekturen aurrean.