Zerbitzuak

Home / Antolatzaileak / Zerbitzuak


BECek arreta integraleko eta pertsonalizatuko kontzeptua eskaintzen dizu, non malgutasuna eta ekitaldi bat burutzearekin lotutako xehetasun zein behar guztiak kontrolatzeko gaitasuna nabarmentzen diren.


Profesionalen talde aditu bat lanean dihardu etengabe bai diseinuaren fasean bai burutzeko fasean, eta zerbitzuen eskaintza zabala kudeatzen du  ekitaldia zuk nahi bezala burutzen dela ziurtatzeko.

IKUS-ENTZUNEZKOAK


Ekitaldien antolatzaileen, eszenografoen eta diseinatzaileen teknologia aldetik bideragarriak diren ideiak egi bihurtzea eta euren topaketen zein parte hartzaileen esperientzien kalitatea hobetzeko produktuak eskaintzea da gure helburu nagusietariko bat.  Horretarako, BECek bazkide teknologiko onena du, Telesonic, zeinak ikus-entzunezko askotariko ekoizpenak egiteko baliabideak eta material berri-berriak dituen. 

CATERING-A


Grupo Iruña Servicios de Hostelería eremuko jatetxe eta jateko-zonetan bakarrik lan egiten duen enpresaren eskaintza gastronomikoak berrikuntzaren eta kalitatearen alde egiten du, forma guztietan, topaketa desberdinak sortzeko. Aurkezteko modu tematikoekin, eta apaintzeko elementu bereziekin. Egitura zabal eta erabilera anitzekoari esker, eta baita profesionalen talde handiari esker, Iruña Catering bezero bakoitzaren beharrei egokitzen da, eta atsedenaldi-kafe zerbitzuak, koktelak edo mokadutxoak, eta bankete sofistikatuenak eskaintzen ditu sukaldari ospetsuenekin elkarlanean.

LANGILE OSAGARRIAK


BECek ekitaldiaren arrakasta bermatzeko beharrezkoa den langile-talde guztia eskaintzen dizu, markaren irudia zaindu eta antolaketarako alderdi ugari eskainiz: azafatak, koordinatzaileak, ikus-entzunezko teknikariak, segurtasuneko langileak, karga eta deskargarako langileak, itzultzaileak…

IT KOMUNIKAZIOAK


Zerbitzurik aurreratuenak eskaintzen ditugunez, irtenbide teknologiko bakunak eskaintzen ditugu, ekitaldiarentzat bereziki sortutakoak,

  • eremu osoan zehar jarritako 29 km luze den zuntz optikoari esker,  zeinaren bitartez 10.000 hartune baino gehiago hornitzen dituena
  • 1.000 Mbps-eko banda zabala, 800 Mbps arteko abiadura eskaintzeko ekitaldi bakoitzari
  • goi kalitateko Wi-Fia, BEC osoan zehar banatutako 100 puntu baino gehiagoren bitartez
  • TZI eta intrusio-kontrola
  • Eta software zentralizatua.

SEINALEAK ETA BRANDINGA


BECek badaki nabarmentzearen oinarria ekitaldien pertsonalizazioan datzala eta, horregatik, gertutik egiten dugu antolatzaileekin lan markaren ahalmena sendotu eta neurrira egindako eragin bisualeko produktuak eskaintzeko. Gure taldea, kide dugun Bidico enpresarekin batera, arte-lan osoaz arduratzen da, diseinutik hasi eta hainbat elementu eremurako ekoiztu eta haiek instalatzeaz ere, eta hainbat aukera eskaintzen ditu marketin kreatiboenari forma emateko: errotulok, beneziarrak, oihalak, totemak, biniloak, banderatxoak…

ERAKUSKETA-ZERBITZUAK


Azoka-antolatzaile gisa, BECek zerbitzu ugari eskaintzen ditu edozein motatako ekitaldietarako. Adituek osatutako zerbitzuen departamentuak irtenbide bateratu eta pertsonalizatuak eskaintzen dizkizuete esperientzia erakargarria eta atsegina antolatzeko. Lineako denda–>>

Altzarigintza, standak muntatzea eta gaien manipulazioa bezalako zerbitzuak ohikoak dira gure bezeroentzat.

Esaterako, azoka-barrutiko 1 eta 3 pabiloien artean dagoen Orgen Banatzaile Automatikoko Sistema bezeroek, hornitzaileek eta besteek erabil dezakete.

KOMUNIKAZIOA


BECek komunikazioan eta marketinean adituak diren lantalde espezializatua dugu, zeinak zerbitzu hauek erraztuko dizkizun: bezeroei edukien eta mezu informatikoen edo publizitate-mezuen inguruan aholkuak eman, tokiko, nazioko edo nazioarteko komunikabideen kudeaketan lagundu, oharrak zein prentsa-oharrak sortu edo berriro bidali, prentsaurrekoak antolatu eta sare sozialen kanalen hainbat saretan azaltzen lagundu.