Bilbo, Euskal Herriko hiri handietako bat, biltzarren eta hitzaldien lehenengo jomuga da, besteak beste, erakusketetan duen tradizioarengatik.
Kantauri itsasotik 15 kilometrora, Bilbok aisialdiko, kulturako, arte eta naturaren inguruan aukera anitz eskaintzen ditu. Hiriaren alde zaharrean lasai ibiltzea nahikoa da ibaiaren inguruko zona, non Guggenheim Bilbao Museoa dagoen, egonean ez dagoen eta etorkizunari begira baikor den hiri dinamiko baten aurrean gaudela ikusteko. Hiri horretan ezinbestekoa da gastronomia onena probatzea: eskaintzen dituzten platerak dastatzea eta pintxoak(janari-miniaturak) jatera irtetea nahitaez probatu behar duzun errituala da. Inguruan zabiltzala eta, zoaz marinelen herriak eta barnealdeko herrixkak ikustera.
Nazioarteko Aireportuak, hiriaren erdialdetik 12 kilometrora, Bilbo Europako eta Espainiako hiri nagusiekin lotzen ditu. Trenez eta errepidez ere oso erraz iris daiteke Bilbora. Ezagutu ezazu hiri hau eta aukeratu ezazu zure biltzarra ospatzeko. Arrakasta ziurtatuta duzu Bilbon, hiria: